Errektore izateko hautagaien behin betiko aldarrikapena
UPV/EHUko Hauteskunde Batzorde Orokorrak errektore izateko hautagaien behin betiko aldarrikapena egin du, maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeei begira.
Apirilaren 21ean batzordeak hautagai bi aldarrikatu zituen behin-behinekoz: Juan Ignacio Pérez Iglesias jauna eta Antonio Vera López jauna. Bigarrenaren hautagaitzak zenbait akats zituen, eta apirilaren 24ko eguerdiko 12:00ak arteko epea eman zitzaion horiek zuzentzeko.
Egun horretan Vera jaunak dokumentazio osagarria aurkeztu bazuen arren, ez zituen, hala ere, baldintza guztiak bete, behar diren 30 sinadura orijinalen ordez 29 besterik aurkeztu ez zituelako. Bestalde, errektorego-taldearen egitura aurkeztu zuen karguak zehazturik, baina horiek beteko zituzten pertsona biren izena besterik ez zuen eman. Errektore hautatzeko arautegiaren 15. artikuluak dioenez, nortzuk izango diren errektoreordetza gehienen eta Idazkaritza Nagusiko karguen ardura izango dutenak aurkeztu behar dute errektore izateko hautagaiek.
Hortaz, UPV/EHUko Hauteskunde Batzorde Orokorrak hautagai bakarra aldarrikatu du, Juan Ignacio Pérez Iglesias jauna.
Leioa, 2008ko Apirilak 25
0 comentarios